Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Kuko jatetxea Ormaiztegiko erdigunean dago, Zumalakarregi Museotik 50 metrora. Iker Markinez sukaldeburuak ukitu zinez berezia ematen die betiko platerei. Besteak beste, labean erretako arrainak, entsalada epela, ganba eta barazki hostopila eta etxean egindako postreak ditu azpimarratzekoen artean. Kuko jatetxean maiz berritzen dute karta, urte-sasoiko produktuak kontuan hartuta.