Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Karlos Arguiñano jatetxea Aiala Etxean dago, Zarauzko hondartzako pasealekuan dagoen XX. mende hasierako jauregitxoan. Karlos Arguiñano sukaldariaren bost semek zuzentzen dute jatetxea nahiz hotela. Hain zuzen, sukaldariak hortik egin zuen salto telebistako sukaldeetara.
Jatetxeak hainbat jantoki eta giro ditu, baina guztien funtsa berbera da: Karlos Arguiñanoren sukaldaritzaren ondarea, ildo tradizionala eta euskal sukaldaritza ospetsuaren berrikuntza lotzen dituena.