Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
Donejakue Bidean
Usandi aterpetxea kostaldeko Donejakue Bidean dago, Ziortza-Bolibarren. Erromesentzat ez ezik, Simon Bolivar Museoa edo Ziortzako kolegiata bisitatu nahi dituztenentzat ere aukera ona da ostatu hartzeko.
Eraikina duela gutxi eraberritu zen, eta familientzako eta taldeentzako logelak ditu, baita beharrezko zerbitzuak ere, hala nola sukaldea, jantokia, bizikletak gordetzeko leku itxia, auto check-in…