Non lo egin
Hotelak
Euskal kostaldeko Geoparkearen muinean
Hotel Flysch Zumaian ezinbestean bisitatu beharreko erakargarritasunetatik metro gutxira dago: San Telmo ermita eta horrenbestetan egin nahi izaten den argazkia ateratzeko begiratokia, Itzurungo hondartza ederra eta ostatu honi izena ematen dioten marearteko zabalguneko harri-egitura ospetsuak.
Hotel Flyschen logelak bertako artista Antón Eguigurenek dekoratu ditu eta bakoitzak gai desberdina du. Hainbat aukera eskaintzen dira: birentzako logelak; goi mailakoak, hiru heldu edo lau kideko familiak hartzeko modukoak; Deluxe logelak; eta sukaldea ere baduten estudioak. Guztiek terraza dute.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira