Non lo egin
Apartamentuak
Harmonian izadiarekin
Bergaretxe Geltokia Legazpiko lurretan dagoen landa etxe bat da, Burdinaren Haranaren bihotzean eta Aizkorriko Parke Naturaletik hurbil. Hortaz, abiapuntu ezin hobea da Urola Garaiko ezin konta ahala erakargarri turistikoak ezagutu eta naturan egun lasai batzuk igarotzeko.
Eraikinak konbinatzen ditu diseinu modernoa eta antzina izan zen baserri zaharraren elementuak, eta 6 hektareako lursailak eta urkiz eta gereziondoz osatutako baso hostotsu batek inguratzen du.
Nabarmentzekoa da ere kontsumo energetiko baxuko eraikin bat dela; besteak beste, eraikuntzan erabili ziren material isolatzaileengatik eta biomasaz elikatzen den berokuntza eta ur bero sistemagatik.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira