Non lo egin
Pentsioak
Txingurri Ostatua Astigarragan dago. Herri hori sagardotegien hiriburuen artean nagusia da, eta Donostiatik 6 km-ra dago, hiriaren erdigunearekin lotura ezin hobea duela.
Punta-puntako teknologia duten gela erosoak ditu. Guztiek dute komun pribatua, pantaila lauko telebista, berogailua, aire girotua eta kutxa gotorra. Ostatuaren instalazioetan, ezin konta ahala zerbitzu daude, ostatu hartzen dutenak etxean bezala senti daitezen. Besteak beste, honako hauek: doako WI-FI konexioa, “non stop” sukaldea, doako aparkalekua eta 24 orduko arreta zerbitzua.
Ostatuan bertan, hainbat kultur eta gastronomia jarduera egiteko gomendatzen dizute, han egindako egonaldia esperientzia ahaztezina izan dadin. Tartean, sagardoa nola egiten den ikustea edo XVI. mendean eraikitako San Telmo komentua bisitatzea.