Non lo egin
Landetxeak
Oiartzungo ingurune natural zoragarrian, Donostiatik 12 km-ra, erabat berritutako landa ostatu hau dago: Txikierdi Alde.
Bisitariek esku-eskura izango dituzte erosotasun guztiak. Bi eratako gelak izango dituzte aukeran: estandarra edo deluxe. Eta guztietan dago Interneterako konexioa, telebista laua, kafe makina, etab. Jatetxea ere badu ostatuak, ingurune horretako jaki tipikoak dastatu ahal izateko.
Bertan, produktu freskoak eta tokikoak eskaintzen dira, leiho zabal panoramikoak eta kanpoko bi terraza dituen barnealdeko jantoki batean. Instalazioen nolakotasunari esker, ekimen handiak antola daitezke han. Hala, une ahaztezinak bizi ahal izateko ingurune ezin hobea eta erabateko erosotasuna eskaintzen ditu.