Non lo egin
Apartamentuak
Pentsioa Donostia erdi-erdian dago, XIX. mendeko eraikin batean, hiriko eremu erromantiko deiturikoan. Gelek euskal gastronomian oinarrituriko dekorazio atsegin eta pertsonala dute. Gosari zerbitzua eskaintzen dute, jangelan zein gelan bertan, inguruko baserrietatik ekarritako produktuak dasta ditzazun. Gela guztiek dute Wi-Fi zerbitzua, 5 izarreko ohea, Smartphonerako giltza digitala, LED telebista eta bainugela pribatua ile-lehorgailuarekin. Aparkatzeko lekuak ere baditu, establezimendutik 5 minutu baino gutxiagora, eta aterkiak eta hondartzarako toallak mailegatzeko zerbitzua.