Non lo egin
Hotelak
Mariñerune hotela Mungian dago, ingurune lasaian, Bizkaiko hondartza ederrenetako batzuetatik 15 minutu eskasera. Era berean, Bilboko erdigunetik 15 minutu baino gutxiagora eta aireportutik 7 km-ra dago. Udalerriak hainbat altxor arkitektoniko ditu; besteak beste, zubi erromanikoak, ur errotak eta Bizkaiko baserririk antzinakoena. Logelak erabat berrituta daude, eta aire girotua, telebista, ile lehorgailua eta Wi-Fia daukate. Bertan, etxeko gosari ederra eskaintzen dute, tokiko produktuekin egina. Gainera, ikuspegi zoragarriak dituen beiraz inguratutako terraza batean zerbitzatzen dute.