Non lo egin
Hotelak
Donostian dago hotel hau, Urumea ibaiaren ertzean, zubietako baten ondoan.
Hotela 2014an ireki zen, eta bertan ostatu hartzen dutenei hiriaren bestelako ikuspegi bat eskaintzen die; izan ere, beste zerbitzu batzuen artean, bizikletak edo piraguak eta kayakak alokatzeko aukera eskaintzen du, ibaian zehar ibilbide bat egiteko.
Hotelak kanpora begirako logelak ditu, dekorazio zainduarekin, eta logela askok ibaira ematen dute. Gainera, dutxa independenteak, aire girotua eta wifi sarea dute. Bestalde, eraikineko bertako aparkaleku zerbitzua eskaintzen du.