Non lo egin
Pentsioak
Bekale pentsioa Eako erdigunean dago, Busturialdeako eskualdeko eskuinaldean dagoen itsasertzeko herrixka abegitsua. Establezimenduaren barrualdeak itsas dekorazioa du, baita udalerriko arkitekturaren fatxada bereizgarria ere. Birentzako 5 gela eta batentzako 1 ditu, guztiak, bainu osoarekin eta telebistarekin. Gainera, doako wi-fia du. Pentsioa Eako hondartzatik oso hurbil dago, eta Laga eta Laidako hondartzetatik 15 minutura, autoan; hondartza biak Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta daude.