Non lo egin
Nekazalturismoak
Arati nekazalturismoa ingurune lasaian dago, naturaz eta animaliaz inguratuta.
Logela bikoitzak zein banakakoak eskaintzen ditu, guztiak telebista eta bainugelarekin. Baserri-giroa da nagusi nekazalturismoan. Honakoak ditu azpimarratzekoen artean: zoru bero-emaile bidezko berokuntza, Interneteko Wi-Fi konexioa, sukaldea eta tximiniadun jan-egongela.
Terraza eta aparkalekua ere baditu, eta inguruetan kirol anitz praktika daitezke.