ALDORI Landetxea | MUXIKA | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Non lo egin

Landetxeak

ALDORI

Muxikako Zabale auzoan dago Aldori landetxea, Urdaibaiko Biosfera Erreserban.

Orain gutxi ireki dute eta hiriko zaratatik aldentzeko toki bikaina da. Logeletako dekorazio berezi eta modernoak aparteko aipamena merezi du. Horiek guztiek bainugela, telebista, Internet-konexioa eta berogailua dute.

Gainera, bik terraza pribatua dute (horietako batean txorrotadun bainuontzia aurki dezakete bezeroek eta, bestean, txorrotadun bainuontzia eta jakuzzia) eta hiruk, edaritegia. Chill-out izenarekin ezaguna da egongela edo txokoa. Bertan, edariak eta kafea hartzeko, telebista ikusteko edo Wii ospetsuarekin jolasteko parada izango dute bezeroek. Hori gutxi balitz, haurrentzako kulunka eta aparkalekua ditu landetxeak eta, nahi izatekotan, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan parte har dezakete bisitariek. Buffet erako gosari bikainak (besteak beste, honako jakiak eskaintzen dituzte: fruta freskoa, etxeko arrautzak, hestebeteak eta morokila) eta afariak prestatzen dituzte.

Hitz gutxitan esateko, Aldori landetxeak landa-ingurunearen xarma bezeroen beharrizanei erantzuteko zerbitzuekin uztartzen du.

Datu interesgarriak

Helbidea
Zabale, 8 - 48392 San Roman, Muxika
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Liburutegia
  • Taberna/kafetegia
  • Etxe osoa alokatzea
  • Jantokia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Haur-instalazioak
  • Internet
  • Lorategia
  • Mini-bar
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Animazio-egitaraua
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Joko-aretoa
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Santiago bidea
  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak