Non lo egin
Apartamentuak
Dream Park apartamentuak 2008.ean zabaldu zituzten Gasteizko Salburua auzo lasaian. Kokaleku paregabea da erdigunera zein industria-polionoetara joateko eta autobidetik iristeko erraza da. 50 metro karratuko 48 apartamentu dira. Bakoitzak logela, bainugela eta sukalde-jangela ditu, elektrotresna guztiekin. Horrez gainera, aire egokitua, telebista eta internetera lotzeko aukera dute. Aparkalekua dago.