Non lo egin
Hotelak
Bilboko erdigunean, Indautxu auzoan, kokatuta dagoen lau izarreko hotela da. Autobus-geltokia, La Casilla kiroldegia eta San Mames futbol-zelaia gertu ditu.
65 logela ditu, guztiak bainugela, ile-lehorgailua, aire girotua, berogailua, satelite bidezko telebista, telefonoa, fax zerbitzua, internet wifi, hari musikala, segurtasun-kutxa eta edaritegiarekin.
Horrez gain, hotelak garbitegi zerbitzua eskaintzen du eta jatetxea, aparkalekua, bilera-gelak eta egongela ere baditu.