Non lo egin
Hotelak
Donostia hiriko Ondare Historikoa izendatuta dagoen XIX. mendeko etxe dotore batean dago hotela. Lorategiz inguratuta dago eta 25 logela jartzen ditu bezeroen eskura. Logela guztiek bainontzia eta dutxa dituzte, baita ile lehorgailua, kutxa-gotorra, aire egokitua, telebista eta internet. Hotelak gainera, hainbat egongela ditu, gosaria hartzeko jangela, taberna, gela-zerbitzua, garbitegia eta aparkalekua. Hiriko jatetxerik dotoreenetatik oso gertu dago.