Non lo egin
Hotelak
Loiolako Santutegiaren ondoan dagoen bi izarreko hotela.
1996. urtean ireki zituen ateak eta 36 logela eroso eta moderno ditu. Logela guztiek bainugela osoa, internet, berogailua, telefonoa, gelako tabernatxoa eta telebista dute. Hotelak, gainera, banketeak emateko pretatutako jatetxea, jangela eta 25 lagunentzako bilera-gela ere baditu.
Hotelaren kokapenari esker, Azpeitiako eta inguruetako historia eta monumentuak ezagutzeko egokia da.