Non lo egin
Hotelak
Donostian, ingurune lasaian, dagoen familia giroko hotela. Bertatik oso erraza da autoan zein garraio publikoan erdialdera iristea. Logela bakoitzak izaera propioa du, eta hiriko kale ospetsu baten izena darama. Guztiek kanpoaldera ematen dute, eta pantaila lauko telebista, DVD-irakurgailua, berogailua eta bainugela (hidromasaje-dutxa eta guzti) dute.
Bezeroentzako eremuen artean tximiniadun biblioteka, taberna eta chill-out estiloko terraza nabarmendu behar dira.