Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Kalitate Q agiria Euskadiko Turismo Etika Itourbask

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoak Bizkaiko hiriburuari eta eskualde desberdinei buruzko informazioa eskaintzen du.

120 urte baino gehiago dituen hiriko eraikin ezagun batean dago, Alde Zaharraren eta Zabalgunearen artean.

Bulegoak 550 metro koadroko azalera du, eta seinaleak bost hizkuntzatan eta braillez daude. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz eskaintzen dituzte zerbitzuak, urte osoan zehar.

Hormetako batetik 24 pantaila daude zintzilik, eta horrek bideoak eta streaming bidez ekitaldiak zuzenean proiektatzeko aukera ematen du. Bulegoak sei arreta gune desberdin ditu, horietako bi mugikortasun urriko lagunentzako prestatuta.

Horrez gainera, 18 ordenagailu (bi urritasun sentsoriala duten lagunen beharrizanei egokituta) eta iPad-a jartzeko hiru gune ere baditu. Batzar-aretoa du, aurkezpenak, hitzaldiak eta jardunaldiak hartzeko egokia.

Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu urte osoan zehar larunbat eta igandeetan, 10:00etan ALDE ZAHARRA eta 12:00etan ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA (APARTEKO BISITAK ZUBI ETA JAIEGUNETAN).

Jarri harremanetan Whatsapp bidez (+34 608 20 38 99).

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza Circular, 1 - 48001 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

GOI-DENBORALDIA 2024 (Aste Santutik irailaren erdialdera eta zubiak arte): Astelehenetik igandera 9:00-19:30

BEHE-DENBORALDIA: Astelehenetik igandera 9:00-17:30

Zabalik urteko egun guztietan.

 

 

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
  • Txakurrarekin sar zaitezke

Non