Ezagutu Euskadi
Donostiako Narru jatetxeak XI. Parrila Lehiaketa Nazionala irabazi du
Ekitaldia San Sebastián Gastronomika egitasmoaren esparruan egin zen
Donostiako Narru jatetxeak, Iñigo Peña chefak eta Gorka Irure parrileroaren gidaritzapean, XI. Parrila Lehiaketa Nazionala irabazi du. Albistea San Sebastián Gastronomika-Euskadi Basque Country ekitaldian ezagutarazi da, nahiz eta lehiaketa uztailean egin zen Villabonako (Gipuzkoa) Hika Bodegan, COVID-19aren krisiaren ondorioz.
Hain zuzen, pandemiak baldintzatu egin du Donostiako gastronomia biltzarraren edizio hau. Nolanahi ere biltzarrak egokitzeko gaitasun handia duela erakutsi du, birtualki egin baita. Horri esker, mundu osoko milaka pertsonak nazioarteko mailako gastronomiako pertsona ospetsuen hitzaldietan parte hartu ahal izan dute, eta Eneko Atxaren Azurmendiko edo Bittor Arginzonizen Etxebarriko sukaldeetan sartu, benetako zerbitzu bat ikusteko.