Ezagutu Euskadi
Bilboko Zazpi Kaleak, Gernikako Juntetxea, bakailaoa pil-pilean eta traineruak agertuko dira urriaren 21ean, 22an, 23an eta 24an Oncek salgai jarriko dituen 22 milioi kupoietan. Kupoiek, hortaz, Oncek berak “Euskadiko onena” izendatu duena erakutsiko dute. Bigarren aldiz jarriko du gogoa lau egunez jarraian Euskadin Oncek. Pintxoak, Guggenheim museoa, Basque Culinary Center ikastegia eta herri-kirolak, aizkolari baten irudiarekin, iaz merkaturatutako beste serie batean agertu ziren. 2013an, orain arte, 9 milioi euro baino gehiago utzi ditu Oncek, Euskadin, sarietan.
Estekak