Baskonia Kirol Hiriaren Wellness Gunea | Euskadiko bainuetxeak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Negozioak

Spa

Baskonia Kirol Hiriaren Wellness Gunea

BAKH Baskonia Kirol Hiriak osasun eta ongizateari eskainitako Wellness gune bat du. Besteak beste, estetika, hidroterapia, kromoterapia eta erlaxatzeko programa bereziak eskaintzen dituzte bertan. Aurpegi zein gorputzerako tratamenduak (tartean, depilazioa) eta masajeak ere badaude erabiltzaileen eskura.

 

Vichy masajea, "Bubble Wine" tratamendua (bainua, maskor handiekin, eta masajea, ur azpian) eta "Shi-Zen Relax" masajea (oinekin egiten dute, tatami baten gainean) nabarmendu behar dira. Instalazioei dagokienez, lau igerileku, Flotariuma, spa gunea, bainu turkiarra, sauna, zazpi kabina dituen edertasun gunea, funtzio anitzeko lau dutxa, solariuma, lau etzaulki termiko, erlaxatzeko txokoa, oinak garbitzeko putzua eta ur-oheak ditu azpimarratzekoen artean.

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo de la Biosfera, 2 - 01013 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 09:30-21:00 Larunbatetan: 09:00-14:00

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Gimnasioa
  • Parkinga
  • Jatetxea