Negozioak
Spa
Spa-zentroa lau izarretako hotel batean kokatuta dago, Bilboko merkataritza eta negozio gunean bertan. Hidroestetika termaleko zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, bainu turkiarra, jacuzzia, gorputz-peelinga eta algoterapia.
Aurpegiaren eta gorputzaren edertasunerako gune berezi bat dauka eta mota guztietako masajeak ematen dituzte: lasaigarriak, zelulitisaren aurkakoak, haurdunentzat masaje bereziak, zirkulazioa hobetzeko masajeak, osteopatia, etab. Horrez gain, fisioterapia eta errehabilitazio zerbitzuak ditu. Hoteleko bezeroek SPA zerbitzuaz gozatu dezakete aurrez erreserba eginez gero.
Astelehenetik ostiralera: 08:00-22:00. Larunbatetan: 09:00-21:00. Igande eta jaiegunetan: -Maiatzetik urrira: 09:00-15:00. -Urritik maiatzera: 09:00-21:00.