Patatak Errioxako erara | Euskal gastronomiako plater eta pintxo tipikoen errezetak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Gastronomia

Ohiko Jakiak Euskadin

Patatak txorizoareki

Elaborazioa:

Kipula, piper berdea eta gorria ongi txikitu. Eltze batean, olio pixka batekin, kipula eta piperrak bota, haiei gatza eta piper-beltza gehitu eta ereinotza botako diogu. 15 minutu inguruz utziko dugu su geldoan. Bitartean, patatak zuritu eta zatituko ditugu; txorizoa xerratan zatitu eta gehitu ondoren, birak emango dizkiogu. Pimentoi koilaratxo bat botako diogu eta denari eragin. Nahi den ur kantitatea gehituko diogu eta 10 minutuz utziko dugu irakiten. Patatak botako diegu eta 20 minutuz utziko dugu su ertainean iraki arte. Gatza eta piperbeltz gehiago behar duen ikusteko, dastatu... eta mahaira!

Osagaiak

1 kg patata 500 g egosteko txorizo 2 baratxuri-ale Kipula 1 Piper gorri erdia Italiako piper berde 1 500 ml ur Pimentoi gozoa edo pikantea Oliba-olioa Piperbeltz ehoa Gatza