Enogastronomia
Gastronomia trebakuntza guneak
Erdi Mailako eta Goi Mailako ikastaroez gain, eskolak enplegurako prestakuntza ikastaroak ditu jardunean (HOBETUZ) eta langabezian (Lanbide) dauden pertsonentzat, Oinarrizko Lanbide Heziketaz gain. 1992an, Euskal Gastronomia Akademiaren 1. sari banaketaren egoitza izan zen, eta 2018an beste bultzada bat jaso zuen, Slow Food International-ek "kilometro zero jatetxea" ziurtagiria eman zionean, hurbileko eta sasoiko produktuaren aldeko apustu argia egiteagatik.
Ikasleek Ostalaritza Eskolan duten prestakuntza osatzeko, publikoari irekitako jatetxe bat, kafetegi zerbitzu bat eta Erakustaldi Gastronomikoen Gela (DTA) berritzaile bat daude. Bertan, gastronomiarekin loturiko topaketak antolatzen dira, hala nola, sukaldaritzako edo gozogintzako erakustaldiak, ardo dastaketak, eta ostalaritzako profesionalei zuzendutako produktuen eta makinen aurkezpenak, ostalaritza sektorearekin duten harreman historiko eta estuari esker.
Gaur egun, honako ikastaro hauek eskaintzen ditu:
- Oinarrizko LH (gozogintza eta okintza).
- Erdi Mailako Zikloa (jatetxe, sukaldaritza eta gastronomia zerbitzuak).
- Goi Mailako Zikloa (Sukalde Zuzendaritza).