Kirolak
Kirol aktiboko eta kirol abenturako enpresak
Mota guztietako kanpoko ekintzak eta bisitaldi gidatuak antolatzeaz gainera, Gorilla Trip enpresak bestelako turismo-zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Agustin Cirizak sortu zuen, Donostiara datozen turisten beharrizanak asetzeko helburuarekin. Hainbat zerbitzu gehigarri ematen ditu, gurera bertaratzen direnen egonaldia ahaztezina izan dadin. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Bizkaiko zein Gipuzkoako kostaldea eta Arabako Errioxa behar bezala ezagutzeko ibilaldiak antolatzen dituzte. Surf zaleentzat ere bidaiak prestatzen dituzte, mundu osoko txoko desberdinetara. Bukatzeko, natura-kirolak (tartean, paintballa, eskalada, tirolina, arku-tiroa eta quad eta kayak ibilaldiak) praktikatzeko aukera ere luzatzen dute. Informazio gehiago nahi izatekotan, webgune ofizialean sartu.