Antzasti Dima(e)n (Bizkaia) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Arte eta Kultura

Museoak

Antzasti

Euskaldunon Etxea

Antzasti Euskaldunon Etxea Dima herrian dago, Bizkaiko hego ekialdeko enklabe paregabean, eta Euskadiko mendikate bereizgarrienetako batek inguratuta, Urkiola parke naturaleko sarreran eta Gorbeako parke naturalaren parean.

Bertan, Cristina eta Elena Amezaga ahizpek balio antropologiko handiko museo bat sortu dute, XIX. mendetik XX. mendera eguneroko bizimodua eta emakumeek landa nahiz hiri eremuan izan zuten papera erakusteko asmoz.

Antzaztik 360ºko ibilbidean Arratiako baserri bat (museoa dagoen edifizio bera) eta XIX. mendeko Bilboko etxebizitza burges bat ditu espazio kontrajarrietan . Harmonia ederrean daude biak, eta materialen katalogoa sekulakoa da. Etxeko bizitzaren protagonista den emakumearen begiradaren bidez, kontrastez beteriko ibilbidea planteatzen da, bi etxebizitzetako egonaldiak direla eta.

Antzazti denboraren kapsula bat da, eta garai hartako bizimodua, aisia eta lana kontu handiz apaindutako eta testuinguruan kokatutako giroen bidez erakusten ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Artaun Auzoa, 25 Dima
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Bisita gidatua denez, aurretik hitzordua eskatu behar da