Arte eta Kultura
Museoak
Santurtziren historia beti egon da itsasoarekin lotuta. Abra estuarioaren ezkerraldean dago, gaur egun Bilboko portua den lekuan, eta kokapen horri esker, Euskadiko kostalde osoan dauden arrantzale eta itsas herrien arteko erreferentzia bilakatu zen. Museoa arrantzaleen kofradia zaharrean dago, kaian bertan.
Santurtziko itsas historiako eraikinik adierazgarriena da eta erabat birgaituta dago. Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroak Santurtziren eta itsasoaren arteko lotura azaltzen du, arlo guztietan: profesionalean, sozialean, kulturalean eta ludikoan.
Interpretazio zentro bat denez, jarduera askok itsasoaren eta bertako bizilagunen bizitzarekin lotutako esperientziak azaltzen dituzte. Horrela, antzerki itxura emandako bisita gidatuetan, azalpenak ematen diren dastaketetan, enkanteetan, itsas tailerretan eta abarretan parte hartzeko aukera eskaintzen da (batzuetan, erreserba egin behar da aldez aurretik).
Santurtzi Itsasoa Museoa Euskal Kostaldeko Museoen Sarean dago. Hain zuzen, sare hori espazio kulturalen eta hedapen espazioen multzoa da; horiek Euskadiko itsas paisaian banatuta daude, eta babestu eta aztertu beharreko itsas ondare aberatsa eta nabarmena jasotzen dute.
Prezioak: Helduak: 18-65 urte artekoak: 1,5 €; 5-17 urte artekoak, 65 urtetik gorakoak eta ikasleak 1 €. Asteazkenetan doan.
Irailetik ekainera: egunero 10:00etatik 15:00etara
Aste santua, uztaila eta abuztua: egunero 10:etatik 19:00etara