Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Jauregi Etxea XVI. mende hasieran eraiki zuten. Jatorrian hiru slairu bazituen ere, egungo etxeak bost ditu. Mendeotan hainbatetan eraberritu dute. Dena den, garai hartako artelan bikainenetako bat mantentzen du oraindik: lehenengo solairuan dagoen erliebea, alegia.
Askotariko motiboak ditu: landareak, erregeak koroa eta zetroarekin, basurdearen ehiza, trobadorea eta haren dama eta animalia fantastikoak, besteak beste. Europa erdialdeko grabatu gotiko berantiarrak dira, oso ohikoak ziren garai hartan Alemanian.
Eraikin honetan etxe partikularrak daude egun, eta beraz, kanpotik baino ezin da bisitatu.
Palacio