Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Mutrikuko udaletxea Txurruka plazan dago eta herriko eraikinik esanguratsuenetakoa da.
1731n egin zuten. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia dituen hiru solairuko etxe handia da. Eraikin nagusi batek eta alboetan dauden beste bik osatzen dute. Harlanduz eginda dago eta portada tradizional bat eta arkupeak ditu sarreran. Gainera, balkoi luze bat eta hiru armarri ageri ditu aurrealdean.
Turismo bulegoak herriko alde zaharra ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu, eta, besteak beste, udaletxea erakusten zaie bisitariei. 4 eta 50 pertsona arteko taldeak onartzen dira.
Eraikin ofiziala