Tabirako San Pedro eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Tabirako San Pedro eliza

Tabirako San Pedro eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Tabirako San Pedro eliza XVI. mendean eraiki zuten, Erdi Aroko eliza zegoen lekuan. Mende bat geroago Arrosarioaren amaren kapera atxiki zitzaion elizaren iparraldeari. Lauki tankerako eliza gotiko xumea da. Aipatzekoa da korua, karelean kutsu mudejarra duen zursareaz osatutako bi pisu ditu. Eusten duen zutabea eta zutabeen buruak, duten dekorazio abstraktu eta estilizatuagatik, deigarria da. Barruan ere altxor ugari ditu Tabirako San Pedro elizak. Eskultura eta margo-lan ederrak daude. Erretaula nagusia taula gainean egindako margoen erakusgarri bikaina da, manierismo erromanista eta hotzekoa da. San Pedroren eskultura bat dauka. Elizaren oinetan berriz Erdi Aroko sarkofago bi daude, kondairaren arabera, Durangoko Konde mitikoenak dira: Sancho Estiguiz eta Doña Todarenak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Tabirabide kalea, 37 - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea