Eskoriatza-Eskibel jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Eskoriatza-Eskibel jauregia

Eskoriatza-Eskibel jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Fernan Lopez Eskoriatza jaunaren, Ingalaterrako Henrike VIII.aren medikuaren, eta haren emazte Victoria Anda Eskibel anderearen aginduz eraiki zuten Eskoriatza-Eskibel jauregia XVI. mendearen erdialdean, Gasteizko alde zaharraren muinean. Apaingarrietan eta arkitekturari dagokionez duen balioa sekulakoa da. Arkitektura zibil errenazentistaren adibiderik bikainenetakoa da.

 

Landugabeko harriz eraiki zuten ia osorik. Arkuteria bikoitza duen patio karratu batek inguratzen du. Bi solairu ditu baina hiru alde eta eskailera bat baino ez ditu. Zutabeetako kapitelek eta medailoiek apaingarri ugari dituzte. Nabarmentzekoa da plaza txiki batera jotzen duen fatxada nagusia. Platereskoa da eta jabearen eta emaztearen bustoak ageri ditu.

 

Gaur egun, jauregia Gasteizko Udalarena da. Bisita gidatuak antolatzen dira jai-zubietan, Aste Santuan eta udan. Bisitaldien ordutegiak jakiteko, Gasteizko Turismo Bulegora deitu: 945 161 598

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle Fray Zacarías Martínez, 5 y 7 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea