Kordoi Etxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Kordoi Etxea

Sarrerako arkuetako baten inguruan harrizko soka frantziskotar bat ageri duelako du Kordoi Etxeak izen hori. Erdi Aroko eraikin zibilen adibide aparta da. Pedro Sanchez Bilbao merkatariaren aginduz eraiki zuten XV. mendean.

 

Antzinako dorre baten aztarnak ditu barruan eta behe Erdi Aroko merkataritza-etxe baten ezaugarri ugari mantentzen ditu. Gainera, izar-ganga gotiko bat duen eraikin zibil bakanetakoa da.

 

Bi arku zorrotz handi ditu aurreko horman. Gertakizun garrantzitsu askoren lekuko izan da. Esate baterako, Utrecheko Adrianek bertan zegoela jakin zuen Aita Santu izendatu zutela.

 

Vital Fundazioaren egoitza da egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle Cuchillería, 24 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV. mendea (Erdi Aroa)

Zerbitzuak

  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak