Lekeitioko Alde Zaharra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Ir a contenido
Lekeitioko Alde Zaharra

Lekeitioko Alde Zaharra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Lekeitioko alde zaharrak erdi-aroko itxura mantentzen du egun ere, eta ondare artistiko anitza ikusi dezakegu bertan; horien artean, Jasokundeko Andre Mariaren basilika ederra daukagu, XVI. mendean berreraikitakoa eta Bizkaiko monumentu erlijiosorik preziatuenetakoa, haren erretaula gotikoari esker, batik bat.

Elizaren alboan, Independentzia plazan bertan, herriko udaletxea eta Oxangoiti jauregia daude, XVII. mendeko eraikina. Handik, Arranegi kalean barneratuko gara, alde zaharreko erdigunea eta parte zaharreko gainontzeko kale guztiak batzen diren gunean. Dorre zein jauregi ugari aurki ditzakegu bertan, antzinako garaietako erakusgarri, hala nola Uribarri jauregia.

Ezpeleta kaleari jarraiki, San Pedro arrantzaleen kofradia zaharrarekin egingo dugu bat, eta kalearen bukaeran, olatuak hausten diren guneraino iritsiko gara, Talara; honen goiko aldean, San Joan ermita dago, gune paregabean, izan ere, Lekeitioko kostalde osoa ikusten da bertatik.

Halaber, herriko kaleak zeharkatzea gozamen hutsa da, antzinako eraikin, jauregi eta etxeak bisitatuz; horien artean, Uriarte jauregia, Turpin dorrea eta Santo Domingo komentua dira nagusi.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Alde Zaharra

Helbidea
- 48280 Lekeitio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ekintzak

Aldez aurretik eskatu behar da bisita gidatuen ordua Turismo Bulegora deituta.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Dendak
  • Bisita gidatuak