Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bilboko Arriaga Antzokiaren eraikin ederra Joaquin Rucoba Bilboko udal arkitektoak diseinatu eta XIX. mendean eraiki zuten, 1886 eta 1890. urteen artean.
Zehazki, garai batean antzoki zaharra zegoen lekuan eraiki zuten berria.
Eraikinaren aurrealdea egiterako orduan, Parisko Opera Antzokia hartu zuten eredutzat eta nabarmena da horren eragina, egituran eta apainduretan batik bat.
Bi dorre poligonal ditu fatxada nagusiak eta egituran, ostera, hiru ordena bereiz ditzakegu: basamentua, sarrera eta solairuetan; fustea, antzokian bertan; eta atikoa, erlojua dagoen gunean.
Oinplanoa ferra-arkuaren egitura erabiliz egin zuten, italiar antzoki eraikuntzetan bereizgarria zena. Egitura egiteko burdina erabili zuten, suteak ekiditeko asmoz. Hala ere, 1914an sute handia jasan zuen antzokiak eta barrualde guztia hondatu zen. Bost urteren barruan berreraiki zuten, kanpoaldeko fatxada berdina mantenduta. 1982 eta 1986 urteen artean berriz zaharberritu zuten eta Arriaga Antzokiari itxura dotorea ematen dion eskailera inperiala jarri zuten barruan.
Antzokiari izena Joan Krisostomo Arriaga musikari bilbotarraren omenez jarri zioten.
Teatro