Arte eta Kultura
Antzerkia
Serantes Kultur Aretoak kalitatezko kultur egitarau zabala eskaintzen du. Instalazioak edozein motatako ikuskizunak hartzeko egokiak dira. Santurtziko Udalaren antzokia udalerriko eta eskualdeko erreferente kultural bihurtu da.
Horrez gainera, Serantes Kultur Aretoak Nazioarteko Antzerki Jaialdia antolatzen du urtero. Mota horretako Bizkaiko jaialdirik zaharrena eta Espainiako Estatuko zaharrenetakoa da.