Arte eta Kultura
Museoak
Beasain herriaren mendebaldean kokatzen da, antzinatik, bertatik igarotzen da Donejakue bidearen barnealdeko ibilbidea.
Multzo hau jauregiak, ermitak, errota hidraulikoak, burdinolak, Dolarea hotel-jatetxeak (bertan aurkitzen da dolare zaharra) eta XVI.mendeko egurrezko presak osatzen dute.
Igartzako orubearen jatorria Erdi Arokoa da, XIV.mendean dorretxea eraiki zenean, gaur egun jauregia kokatzen den eremuan. Historian zehar garatzen eta eraldatzen joan da orubea eta hau osatzen zituzten eraikinak. Gaur egun kontserbatzen diren gehienak, jauregia salbu, XVII edo XVIII. mendeetan eraikiak edo birmoldatuak dira.
Multzoa osatzen duten eraikin hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen dira. Multzoa Beasaingo Udalaren eskumenekoa izanik, hainbat ekitaldi eta jarduera ere antolatzen dira: hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, etab.
Banakako bisitariak:
Irailaren 16tik Ekainaren 30a bitartean: Larunbat eta igandeetan: 11:30 / 13:00/ 16:30 / 18:00
Uztailaren 1etik Irailaren 15a bitartean: Asteazkenetik igandera: 11:30/ 13:00/ 16:30/ 18:00
Jaiegun, zubi eta aste Santuko oporraldietan: 11:30 / 13:00 / 16:30/ 18:00
Tarifak: 3,60-4,80€ bitartean