Museoa | Arabako Arte Ederren Museoa GASTEIZen (ARABA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Arte eta Kultura

Museoak

Arabako Arte Ederren Museoa

Arabako Arte Ederren Museoa Augustin-Zulueta Jauregian aurkitzen da, Frai Francisco ibilbide ederrean Gasteizko hirigunetik hurbil.

 

Ehun urteko eraikina beren edertasunez bereizten dena lorategiz, sahatsez eta harmailadiz inguratua. Gaur egun eta berriztatze garrantzitsu baten ondoren, XVIII.mendetik XX.medera arteko espainiar artera dihardute, Arabako Foru Aldundiaren beraren ondareko obrekin osatua baita Prado Museoko eta Amarika Fundazioko gordailu garrantzitsuekin baita ere.

 

Eraikineko behe solairua euskal arteari eskainitako solairua dugu, 1850-1950 arteko denboraldian, Antonio Mª de Lecuona, Juan Angel Sáez, José Echenagusia edo Eduardo Zamacois bezalako artistekin beste batzuen artean. Lehen solairuan Ignacio Zuloaga, Ramón eta Valentín de Zubiaurre edo Elías Salaverria bezalako euskal artisten margolanez gozatu daiteke. Areto oso bat Ignacio Díaz Olano margolari kostunbristari eskainia dago, erretratua, bodegoia eta paisaia zaindu zuenak. Artista arabar honen obrez “Amor en el bosque”, “Rezo del Ángelus en el campo”, “el restaurante” edo “Vuelta de la Romería del Calvario” gozatu daiteke.

 

Bigarren pisuko hiru areto Fernando Amaricarari eskainiak daude, kronologikoki ordenatuak errealismoan, inpresionismoan eta espresionismoan zehar izandako eboluzioa ikusteko. Museoak aldi baterako erakusketak barne hartzen ditu, fondo propioak eta inorenak eskainiz.

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo de Fray Francisco, 8 - 01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenak itxita (jai egunak salbu). Astelehen jai egun baten ostean astearteak itxita. Dohaineko sarrera.

Areto kopurua
15
Edukiera
639

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Dendak
  • Bisita gidatuak