Turismo bulegoak
Turismo bulegoa
Erakargarri turistiko anitz aurki ditzakete bisitariek Mutriku kostaldeko herri ederrean.
Udaletxean dagoen turismo bulegoari esker, euren egonaldiari etekin handia aterako diote.
Alde batetik, Gipuzkoako udalerria goitik behera ezagutzeko antolatzen diren doako bisitaldi gidatuak nabarmendu behar dira. 1995ean ondare-multzo izendatu zuten hirigune historikoak aparteko aipamena merezi du: etxe ederrak, dorreak, jauregiak eta balio historiko eta artistiko handia duten eraikinak ikusiko dituzte bertan.
Horrez gainera, Mutriku eta itsasoaren arteko betiko harremana aztertzen duen Bentalekua museora eta Astigarribiako San Andres elizara bisitaldi gidatuak antolatzen dituzte. Debabarrena eskualdeari eta Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko turismo-informazioa eta garraio publikoaren inguruko informazioa ere jasoko dute turistek.
Merchandising produktuak saltzen dituzte. Bulegoak urte guztian zerbitzuak eskaintzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.