Serantes Bizkaiko mendirik enblematikoenetako bat izan zen. Bere gailurretik, bistarik ederrenetako bat ikusten da, kostaldearen, Nerbioi itsasadarreko bokalearen eta Bilbo Handiaren gainean.
Kokapen estrategikoa dela eta, XIX. eta XX. mendeetan gotorleku militarrak eraiki ziren, zainketarako eta defentsarako. Gotorlekuak eta Torreón del Serantesek osatutako multzoa arkitektura historiko militarrari buruzko erreferentzia baliotsuenetako bat da Bizkaian. Horregatik, Kultura Ondasun deklaratu ziren, Monumentu Multzoaren kategoriarekin. Gaur egun, bisita erregularretan, “SERANTES MENDIA: GOTORLEKUAK” bisita daiteke.
GOIZEAN
Gailurrera daramaten 4 bideak Santurtziko parketik abiatzen dira, non ezohiko zuhaitz espezie ugari aurki ditzakegun, hala nola Kaliforniako sekuoia erraldoiak, Himalaiako zedroak, arbustu japoniarrak eta Amerikako eta Afrikako palmondoak.
Gotorlekura iritsiko gara, 1882an eraiki zen, Bilboko Itsasadarreko defentsa-sistemaren berrantolamenduaren esparruan. Pentagono irregularraren formako oinplanoa dauka, eta 8500 m2-ko azalera, gutxi gorabehera. Puntu horretan hasten dira gotorlekuetarako bisita gidatuak.
Pixkana-pixkana gorantz jarraituko dugu gailurrera iritsi arte, antenagatik eta Dorreagatik erraz bereiziko duguna. 1881ean eraiki zuten karlisten erasoaldiei aurre egiteko, eta orain gutxi berritu da. Dorre gaineko begiratokiraino igotzen bagara, Nerbioi itsasadarraren bi ertzak, Oiz eta Sollube deiadar-mendiak eta, atzerago, Durangaldeko haitzak ikusiko ditugu. Egun argietan, Billano lurmuturra ere ikus dezakegu.
Beherako bideari ekingo diogu Mamariga auzo ezagunera iritsi arte. Bertan, askotariko pintxoak dastatzeko edota jatetxeetako batean bazkaltzeko aukera izango dugu.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Santurtziko marinel-kulturan barneratuko gara. Horretarako, arrantza-portura hurbilduko gara, herriko toki esanguratsuenera, hain zuzen. Santurtzi Itsasoa Museoan barneratu ahala, gauza gehiago ikasiko ditugu herri eder honen itsas iraganaren inguruan, 1600dik gaur egunera arte eramango gaituen ibilbide baten eskutik. Aldian-aldian, ANTZEZTUTAKO ARRAIN-ENKANTEAK antolatzen ditu saio horrek. Santurtziko marinelen iragana ezagutzeko bisita antzeztua da, bertako hainbat pertsonaiaren eskutik. Amaitzeko, arrain-enkante bat antzeztuko da.
Itsas pasealekuan barrena aurrera eginez, Agurtza arrantzontzira hurbilduko gara. Zurezko ontzi bat da, bisita daitezkeen azkenetako bat, eta arrantzaleen bizimodua eta atunaren arrantza gertuagotik ikusteko aukera emango digu.
Eguna amaitzeko, Oriol Jauregira hurbilduko gara. 1902. urteko inspirazio erromantiko argiko eraikin ederra da, Abrako badiaren gaineko bistak eskaintzen dituena.
Serantes mendiko GOTORLEKUAK ezagutzeko bisita gidatuez gain, Turismo Bulegoak mendiko BIODIBERTSITATEA ezagutzeko bisita erregularrak eskaintzen ditu asteburu guztietan.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak
Ekintza
Non jan plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/gastronomia/Orriak/Gastronomia.aspx
Non ostatu hartu plan honetan: http://turismo.santurtzi.net/eu-es/dormir/Orriak/default.aspx
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak