Caicedo-Yuso lakuko edo Arreoko ibilbidea | Etapak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Etapa : Caicedo-Yuso lakuko edo Arreoko ibilbidea

Hasiera: Gesaltza Añana Amaiera: Gesaltza Añana

Zementuzko pista batean hasten da bidea, Santa María de Villacones elizaren ondoan, Gesaltza-Añanan, eta gatzagen ondotik doa aurrera. Espainiako iparraldeko gatzaga nagusietako batzuk dira horiek, XX. mendearen erdialdean abandonatu ziren, eta suspertzeko bidean daude une honetan, garai batean izandako jasangarritasunera itzultzea helburu.

 

Gatzagetan (Gatz Harana) txakurrarekin sartzea debekatuta dago, baina bide honek inguratu egiten ditu, eta horri esker bista zoragarri batzuez gozatuko duzue, munduan parerik ez duen paisaia natural batean. 

 

Pista horretan aurrera jarraituz gero, Santa Engrazia Iturrira iritsiko gara. Pixka bat aurrerago, bidea utziko dugu eskuinaldera hartzeko. Pixkanaka, bide nagusia bidezidor hostotsu eta ilun bihurtuko da, eta amaieran, talaia bat,  Caicedo-Yuso lakuaren gaineko ikuspegi zoragarri batekin.

 

Lakuak Añanako Gatz Harana hornitzen du urez, eta askotariko landareak aurki ditzakegu bertan. Flora eta faunako espezie babestu batzuk biltzen ditu, hala nola sorgin-orratza izeneko odonatu bitxia, Europako zati handienean desagertuta edo gainbehera nabarian dagoena, edo "suge-mingaina" izeneko iratze mota bat.

 

Hainbat eta hainbat malba zuri biltzen ditu, baita algak eta “utrikularia” izeneko landare haragijale bat ere (munduko lore txikien eta ederrenetako bat duena), azken bi horiek lakuko mailarik sakonenetan.

 

Arabako Natura 2000 Sareko naturagune honen aparkaleku berria eraikitzen ari zirela, herrixka zahar baten hondar arkeologikoak agertu ziren, Lacus/Lagus herrixka zaharraren erakusgarri, Brontzezko Arokoak eta Erdi Arokoak.

 

Bertako fauna eta flora errespetatzeko, txakurrek beti lotuta joan behar dute ibilbide honetan. Soka luze batez lotuta eraman dezakezu, lasaiago joateko aukera izan dezan, bidean aurrera egin ahala aurkituko dituen usainez gozatuz.  

 

Nola iritsi? Paradisu natural horretara autoz, bizikletaz edo oinez irits gaitezke, baina Gesaltza Añanatik —bidezidorrari jarraikiz— Arreotik edo Viloriatik sartzea gomendatzen da. Lakura iritsi aurretik autoa uztea komeni da, lakuan aparkalekurik ez dagoelako.

 

Behar den denbora, gutxi gorabehera: 3 ordu (bide zirkularra).

Plan ederra da Gesaltza-Añanako inguruez txakurrarekin gozatu nahi duten familientzat. Bide erraza eta laua da.

Etapa : Caicedo-Yuso lakuko edo Arreoko ibilbidea

  • Gatz Harana