Arabako hiriburutik indarberrituta aterako gara, euskal lurraldean barrena azkena izango dugun etapa honetan. Astorgatik Bordelerako Iter XXXIV galtzada erromatar zaharrak jarraitu zuen noranzko berari jarraituko diogu; galtzada hori, mendeak igaro ahala, N-1 errepide bihurtu da Arabako tartean. Trebiñoko enklabean Argantzun igaro ondoren, aukeratu dezakegu Briñasen barrena Errioxarantz joatea edota Miranda de Ebron barrena Burgoserantz, Erronkaritik datorren eta Santiagora doan Frantziako Bidearen trazadurarekin bat egiteko.