Hasiera: DonostiaAmaiera: Getaria
Goizean, eman buelta bat hiriko inguru erromantikoan. Donostiako Belle Époqueko eraikin ederrez jositako dago. Hantxe daude, bada, udaletxea, Victoria Eugenia antzokia eta María Cristina hotela, esaterako. Artea gustuko baduzu, San Telmo Museoa bisitatzea gomendatzen dizugu; XVI. mendeko eraikina da, eta bilduma historiko, artistiko, arkeologiko eta etnografiko garrantzitsua du ikusgai. Bisitatuko ditugun hurrengo herriak Orio eta Zarautz dira. Lehenengoa arrantzale herria da eta oso alde zahar interesgarria du. Bertako erretegiengatik da famatua. Bigarrenak Euskadiko hondartzarik luzeena du, eta bertako olatuak bikainak dira surfean aritzeko. Kilometro gutxira, Getaria dago. Erdi Aroan sortutako herria da, arrantza tradizio handikoa. San Salbador eliza (Euskadiko arte gotikoaren adibide aparta), arrantza portua eta Balenciaga Museoa nabarmentzen dira. Bekatua izango litzateke herriotatik kalean bertan dauden erretegiren batean txingorretan erretako arrain ona probatu gabe joatea, bertako ardo onaz lagunduta. Ez ahaztu, Getariako Txakolina jatorri deituraren bazterretan zaude.