Bilbao | Zirkuitu turistikoak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Etapa : Bilbao

Hasiera: BilbaoAmaiera: Bilbao

Bidaia Bilbon hastea proposatzen dizugu, azken urteotan erabat berritu den hirian. Hiriko bistarik onenez beste modu batean gozatzeko, funikularrean Artxanda mendira igotzea edo itsasadarretik ibilaldi bat itsasontziz egitea proposatzen dizugu. Era horretan, edo, nahiago baduzu, oinez, Iberdrola Dorrea, Zubizuri zaldaina -Santiago Calatrava artikektoak egina-, itsasadarra, Euskalduna Jauregia, eta, nola ez, Bilbao Guggenheim Museoa ikusiko dituzu, besteak beste. Azken horretara berariaz gerturatu behar gara, ez hiriko ikonoa delako bakarrik, baizik eta txikientzat eta familia osoentzat jarduerak antolatzen dituelako ere bai. Hona hemen interesgarriak izan daitezkeen beste bi toki: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Eguberrietan haurrentzako tailerrak antolatu ohi dituena, eta Athletic Club Museoa. Azken hori San Mames futbol zelaian dago, eta bertan, futbolzaleek klubaren historiaren eta trofeoen berri jasoko dute. Ez galdu alde zaharra, Zazpi Kaleak izenez ere ezagutzen dena. Eskaintza kultural eta gastronomiko zabala dago, eta nabarmentzekoak dira pintxoak eskaintzen dituzten tabernak.

Etapa : Bilbao

  • Iberdrola dorrea
  • Kongresuen eta Musikaren Euskalduna jauregia
  • Guggenheim Bilbao Museoa
  • Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
  • Bilboko Zazpi Kaleak
  • Guggenheim Bilbao +
  • Bilbo itsasontzian