500 kilometro karratu inguruko txoko paregabea, naturaz gozatzeko, hariztiz, pagadiz eta belardiz beteta. Gorbeiako Parke Naturalaren erdia baino gehiago eskualde honen barruan dago. Bere kokapen onagatik eta dituen ikuspegi ederrengatik euskal mendizaletasunaren erreferentzia eta mendizale, txirrindulari eta zaldizkoen elkargune bihurtu da. Horrez gainera, mendi puntan dagoen gurutzea Parkearen ikur nagusia da, ezbairik gabe. Aipatzekoa da, halaber, "Gorbeia Central Park" izeneko ekimenari esker, ezohiko ekintza ezberdinen bidez Gorbeiako magiaz gozatzeko aukera dagoela. Bestalde, eskualde honek Urkiolako Parke Naturalaren zati bat hartzen du, Aramaio hain zuzen ere. Bertan, euskal mendizale anitz erakartzen dituen Anboto (1330 metro) mendi famatua dago. Udan, Uribarri-Ganboa urtegia Arabako txokorik bisitatuena da, eta Urrunagakoa hegazti askoren bizitoki da.
Informazio gehiago