Euskal kostaldetik bertatik edota itsaso zabaletik euskal arrantzaleek ekarritako arrainak dira euskal sukaldaritzaren oinarrietako bat. Legatza, bisigua, hegaluzea eta bakailaoa, hainbat modutara prestatuta, dira batik bat arrainik preziatuenak. Alabaina, euskaldunek beste arrain xumeagoak ere dituzte gogoko; tartean, sardina, antxoa eta berdela.