Non lo egin
Landetxeak
Iturritxo Landetxea Igeldon dago, Donostiatik 4 kilometrora eta, beraz, Kantauri itsasoko zeruertza eta Gipuzkoa barnealdeko mendiak ikus daitezke bertatik. 1894ko baserriaren egitura mantentzen du baina goitik behera berritu dute egungo beharrizanetara egokitzeko. Itsasora zein mendira jotzen duten gelak ditu. Banako komuna, berogailua eta aire girotua, telebista eta Wifi-konexioa dituzte guztiek. Halaber, etxe guztia alokatzeko aukera dago eta beherapenak eskaintzen zaizkie egonaldi luzeak egiten dituztenei. Landa-turismoa egiteko leku ezin hobea da, eta bizikletan zein oinez mendian zehar ibilaldi luzeak egiteko eta inguruko gastronomiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, aise joan gaitezke Gipuzkoako hiriburuko hareatzetara eta Orioko hondartzara.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira