Non lo egin
Hotelak
Errenterian eta Donostiatik 10 minutu eskasera dagoen Berri Versalles hotel eta jatetxeak egonaldi atsegina bermatzeko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu. 24 logela eroso ditu, Internet konexioarekin, dutxadun bainugelarekin, telebistarekin, aire girotuarekin eta telefonoarekin. Ezbairik gabe, bisitariak etxean egongo balira bezala sentituko dira bertan. Logeletako bat, gainera, minusbaliatuentzako egokituta dago. Dekorazio minimalistak eta giro klasikoak bat egiten dute terraza, doako aparkalekua eta WIFI konexioa (guztientzako guneetan) duen hotel honetan. Orain 65 urte baino gehiago ireki zuten jatetxean sukaldaritza modernoa jorratzen dute, ukitu tradizionalekin.