Non lo egin
Landetxeak
Euskadin ireki zuten lehenengo landetxea dugu honako hau, eta orain gutxi guztiz zaharberritu dute. Kostaldean dago, Ibarrangelun, Laga eta Laida hondartzetatik oso gertu, eta Elantxobeko arrantza-portutik kilometro batera. Sei logela bikoitz ditu, bainugelarekin, telebistarekin, WIFI konexioarekin eta bista ikusgarriekin (mendira zein itsasora). Beheko solairuan jan-egongela du, eta, bertan, gosariak ematen dituzte. Bezeroentzako sukaldea, barbakoa duen terraza eta lorategi ederra ere badu. Familia giroa eta lasaitasuna nagusi dira landetxean.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira