Non lo egin
Nekazalturismoak
Aiako Harria Parke Naturalaren sarreran dago Peluaga baserria. XV. mendeko euskal baserria da Peluaga.
1999an guztiz berritu zuten. Eraikina bertako harriz eta egurrez eginda dago eta xarma berezia ematen dizkioten koloretan margoztuta.
Baserriak 1.100 metro karratu ditu hiru solairutan banatuta. Beheko solairuan harrera-lekua, telebista, irakurketa-gela, sukaldea, komuna, jangela eta arkupea daude.
Lehendabiziko solairuan sei gela bikoitza daude, bakoitza bere komunarekin eta berokuntza zentralarekin. Hirugarren solairuan ganbara eta egurrezko terraza estalia daude.